XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Dirulaguntzaren edo laguntzaren eskabidea egin dadineko unean horiek sortzeko konpromezua formalduko deneko berme errealak, epemuga bete baino lehen egin beharreko ordainketak egin beharra egon dadinean eta dirulaguntza edo laguntza 30 milioi pezetatik gorakoa izan dadinean bakarrik eskatu ahal izango dira.

Hala ere, dirulaguntzen edo laguntzen emanketa erregulatzen duten arauek, zenbateko txikiagoa ezartzea gertatuz gero, kontutan hartuko litzateke hori, bermea jarri behar den ala ez finkatzerakoan.

3. 2.3 atalean aipatzen diren bermeek, laguntzaren nominala eta horren interesak estali beharko dituzte urtebetekoa baino epealdi txikiagorako eta, judizio edo judizioz kanpoko agiango murtziloen kostu eta gastuetarako, nominalaren ehuneko hamabostera arte.

Ordainketa zatika egingo deneko kasuan, zatikako kalkulua egingo da baita ere aipatu den zenbateko horri dagozkionetan, une bakoitzean ordaindu diren zenbatekoen arabera.

4. Fidatzailea edo abalemailea, Administrazioaren aurrean, solidarioki onuradunarekin behartzen denaren klausula jaso beharko da fidantza eta abaletan.

BIGARREN IDAZPURUA

DIRULAGUNTZEN DIRUA ITZULTZEKO PROZEDURA OROKORRA

4. atala.- 1. Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan emandako dirulaguntzen edo laguntzen onuradunak, eman eta eskuratutako zenbatekoa eta legez aplikagarriak izan daitezkeen interesak itzuli egin beharko ditu, honako kasu hauetakoren bat eman dadinean:

Laguntza horretarako eskatu eta eman zeneko zertarakoetarako ez erabiltzea, dirulaguntza edo laguntzaren jatorri izan zen ekintzarako ez erabiltzea, horietarako eskatu zeneko helburu jakinetan erabili dela ez justifikatzea edo, oro har, maiatzaren 30eko 1/1991 Legeko 31-4 atalean edo dagokion arauterian ezartzen diren eginbeharrak ez betetzea.

2. Laguntza edo dirulaguntza emateko ekintza administratiboari ekin ziona izango da, diru-itzultze prozedurari ekiteko agintea duen organua.

Hala ere, dirulaguntza edo laguntzarako eskubidea galdu dela deklara dezan erabakiak, bidezkoak diren zenbatekoak itzuli beharra izango du bere baitan, aurreko parrafoan ezarri denaren arabera.

Organu honek izango du agintea, itzultze espedientea izapidetu eta horri ebazpena eman ahal izateko, hurrengo atalean deskribatzen den prozeduraren arabera.

3. Kontuharketa erabiltzeak sor ditzan ekintzen ondorioa izango balitz laguntza edo dirulaguntza itzuli beharra, Ogasun eta Finantza Saileko Kontuhartze Zuzendaria izango da itzultze-prozedurari ekiteko ebazpena emateko agintea duen organua.

Organu honek izango du itzultze-espedientea izapidetu eta ebazpena emateko agintea, hurrengo atalean deskribatzen den prozeduraren arabera.

5. atala.- 1. Eskuratu diren dirulaguntzak eta laguntzak itzultzeko prozedura, Administrazio Prozeduraren Legean ezartzen dena izango da, honako espezialitate hauek kontutan hartuz:

a) Horretan agintea duen organuak, itzultze-prozedurari ekin zaionaren eta horren zergatien berri emango dio onuradunari aurreko atalean ezarri denaren arabera.

15 eguneko epea emango zaio, egokitzat jotako murtziloak aurkeztu ahal izateko.